Negu Leku 2026

  • Egunak: Otsailak 08 (08:00) Otsailak 13 (18:00)
  • Izena emateko epemuga: Abenduak 14
  • Lekua: Candanchu - Aragoia
  • Publikoa: 4. urtea (CM1), 5. urtea (CM2), 6., 5., 4., 3.

Negu betean mendiaz eta eskiaz euskaraz gozatzeko aukera ematen duen egonaldia da Negu Leku. Goiz guziz, eski kurtsoak proposatuak dira gazteeri, erakasle profesionalengandik. Arratsaldetan, gogoen eta eguraldiaren arabera, berriz pisten gainean lerratzeko edo beste animazio batzu bizitzeko aukera izango da.


Nire haurraren izena eman nahi nuke

Data & pezioak

2026-ko otsailaren 8-tik 13-ra

QF < 1500 = 500 €

QF >1500 = 590 €



Aterpea

Urte guziz bezala, El Aguila aterpeak eskaintzen duen kuadro goxoaz baliatuko du taldeak. Aterpetxe osoa Uda Lekuko tadearentzat erreserbatua denez, gazte eta animatzaileek espazio guziak erabiltzen ahalko dituzte. 7 pertsona gehienik izanen dira logeletan, protokoloen errespetuan.


Taldea

Lehen mailako 4.&amp; 5. urtekoak eta kolegioko 6. -ak: 24 toki

Kolegioko 5., 4. eta 3.-ak: 24 toki

Ahal dugun neurrien, neska eta mutikoen arteko oreka zainduko dugu.

Indarrean den legediaren arabera: Zuzendari bat (ZIGA-duna) eta 6 animatzaile (AIGA-dun edo baliokide).

Goizetako eski kurtsoak Candachu-ko eski-tokiko profesionalek segurtatuko dituzte.




Euskara

Gure egonaldietan euskara komunikatzeko hizkuntza da. Astean zehar, haur bakoitzaren hizkuntza gaitasuna garatzea dugu helburutzat; elkar bizitza momentu desberdinen bitartez eta proposatuko ditugun akitibitate eta jokoen bitartez.

Gure egonaldietan, euskara eskolatik eta famili guneetatik kanpo erabiltzeko parada eskaintzen dugu. Euskaraz jostatu, irri egin, jan, amestu,… hots, euskaraz biziko gira aste oso batez!




Elkarbizitza

Aktibitateeri bezain bat, gazte bakoitzaren izatearen errespetuari, talde giroari eta elkar bizitzari garrantzia handia ematen dugu gure egonaldietan. Haur eta gazte bakoitzaren nortasuna kontutan hartuz, talde dinamika goxoa piztea eta biziaraztea dugu helburu nagusi. Bakoitzaren erritmoa errespetatzeko asmoz, goizetan eta gauetan, iratzartzeko eta oheratzeko denbora tarte bat proposatzen dugu. Ahal den heinean, Covid protokoloen errespetuan, gazteen parte hartze aktiboa bultzatzen dugu, espazioaren antolaketan eta garbiketan, apairuentzat mahaia prestatzean eta biltzean, lo gelen garbitasunean… Animazio eta aktibitateen antolaketan ere haur eta gazteek proposamenak egiteko eta iritzia partekatzeko aukera dute.



Aktibitate osagarriak

Eskiaz gain, animazioak ere antolatuak izanen dira gazteentzat eta gazteekin: barneko joko, mahai- joko,... Gazte bakoitzaren nahiak eta beharrak kontutan hartzen ditugu. Arrats guziz, nahi duten gazteentzat gaubela bat proposatua izanen da…. Oporrak direlako!



Egonaldirako izen-emate eskaera


Egonaldi honentzat izena emateko epea amaitua da baina gerta liteke lekuren bat libre izatea oraindik. Gurekin harremanetan sar zintezke horren ziurtatzeko: +33(0)5 59 55 01 25

Gurekin harremanetan sar:

segurtasun kodea
UDA LEKU

Egoitza nagusia

  • UDALEKU Elkartea
    Jeanne Peyré karrika, 2
    64100 Baiona

    Tel: 05 59 55 01 25


Gure bilguneak

Lapurdin kokatuak diren 4 bilgune ditugu. Bakoitzari buruzko xehetasun gehiagorako doakien atalera jo dezakezu.

baionako_bilgunea
Baionako Bilgunea

JP Brana eskola
André Harambillet etorbidea, 2

64100 Baiona

06 43 41 99 67

  • | |
biarritzeko_bilgunea
Biarritzeko Bilgunea

Reptou eskola publikoa
Larrepunte karrika

64200 Miarritze

06 86 73 84 08

  • | |
hendaiako_bilgunea
Hendaiako Bilgunea

Ikastola
Bigarena karrika, 9

64700 Hendaia

06 84 61 13 62

  • | |
itsasuko_bilgunea
Itsasuko Bilgunea

Eskola publikoa, Vicinal bidea, 3
64250 Itsasu

06 70 75 91 50

  • | |
uztaritzeko_bilgunea
Uztaritzeko Bilgunea

Heraitzeko eskola publikoa
Heraitzeko plazan

64480 Uztaritze

06 70 75 91 50

  • | |