Uda Leku elkarteak 1983 urtetik euskarazko aisiak proposatzen ditu, besteak beste bilguneak eta egonaldiak antolatuz. Ipar Euskal Herriko euskarazko aisien aktore nagusia da. Elkartearen helburu nagusia, euskararen erabilpena sustatzea da, herritar heziketaren bitartez. Animatzaileen formakuntzaren bitartez, heziketa arloan duen esperientzia partekatu nahi du, bere berezitasunean oinarrituz: euskarazko harrera.
xehetasunak...Uda Lekuko 4 bilguneetariko batean izena emaiteko hemen behean dituzun dokumentuak jaitsi eta irakurri.
Horietariko 3 bete eta igor iezaizkiguzu: xehetasun fitxa, osasun fitxa eta "SEPA" transferentzia (orain arte ez baduzue jadanik bete).
3 dokumentu horieri Osasun liburuxkako txertoen fotokopia, RIB bat eta mediku agiri bat gehitu.
Hori dena hautatu duzun bilgunera igorri postaz edo mailez, edo ekarri zuzenean haurra gurean hasi aitzin.
Lapurdin kokatuak diren 4 bilgune ditugu. Bakoitzari buruzko xehetasun gehiagorako doakien atalera jo dezakezu.