2026 udako hautagaitza

2025 udan, bilgune edota egonaldi batean lan egiteko hautagaitza martxoaren 1-a aitzin bidali behar diguzu. Nola?? Formulario hauek betez:

Bilgunean lan egiteko: hemen sartu!

Egonaldietan lan egiteko: hemen sartu!

Hautagaitza guziak aztertu eta martxo bukaeran/apirila hastapenean erantzun bat emanen dizugu berantenik.

Zutaz fidatzen gira!!

Udako hautagaitzei buruz galderak baldin badituzu, bilguneko zuzendariarekin harremanetan sar zaitez. Eta egonaldientzat zerbait jakin nahi baduzu: egonaldiak@udaleku.eus

Milesker!!


Noiztenkako animatzailearen kontratua zer da?

Hezkuntza engaiamendu kontratua, edo "contrat d'engagement éducatif (CEE)" delakoa, adingabeen harrera kolektiboetan noiztenka animatzaile edo zuzendari ardurak hartzen dituen pertsonei idekia da. Adibidez, bilgune edo egonaldi batean. Kontratu berezia da. Lan eskubideko arauetaz urruntzen da, bereziki lan denbora, pausa eta ordainketari doakionez.

CEE-ren baldintzak - irizpideak:

  • Eguneko lansaria (guttienez 2,2 x SMIC horaire)
  • Denboran mugatua: 80 egun gehienik urtean
  • 48 oren lan gehienik astean
  • 24 oren pausa segidan 7 egunero
  • 11 oren pausa egunka (berezitasunak dira egonaldientzat)

Informazio gehiagorentzat CEE-ri buruz, hemen klikatu.


Gurekin harremanetan sar:

segurtasun kodea
UDA LEKU

Egoitza nagusia

  • UDALEKU Elkartea
    Jeanne Peyré karrika, 2
    64100 Baiona

    Tel: 05 59 55 01 25


Gure bilguneak

Lapurdin kokatuak diren 4 bilgune ditugu. Bakoitzari buruzko xehetasun gehiagorako doakien atalera jo dezakezu.

biarritzeko-bilgunea
Biarritzeko Bilgunea

Reptou eskola publikoa
Larrepunte karrika

64200 Biarritz

06 86 73 84 08

  • | |
hendaiako-bilgunea
Hendaiako Bilgunea

Ikastola
Bigarena karrika, 9

64700 Hendaia

06 84 61 13 62

  • | |
itsasuko-bilgunea
Itsasuko Bilgunea

Eskola publikoa, Vicinal bidea, 3
64250 Itsasu

06 70 75 91 50

  • | |
uztaritzeko-bilgunea
Uztaritzeko Bilgunea

Heraitzeko eskola publikoa
Heraitzeko plazan

64480 Uztaritze

06 70 75 91 50

  • | |