Historiko ttipi bat

Jatorriz, "Uda Lekuko laguntzaileak" deitutako Seaskako komisioak udako opor garaietan egonaldiak antolatzen zituen, ingurumen ez euskalduna zuten haurrek hutsunerik ukan ez zezaten.

1983an komisio hau elkarte bilakatu da UDA LEKU izenean, helburua izanki euskarazko aisialdi ezberdinak antolatzea (egonaldiak, bilguneak eta beste animazio ezberdinak) urte osoan zehar haur euskaldun guzientzat.

Urtez urte, Uda Leku lurraldeko familien behar eta nahieri egokitu da, aktibitate aniztasuna proposatuz.

Gaur egun, egonaldiak neguan zein udan antolatzen ditugu, 6-15 urte arteko haur eta gazteentzat, gai ezberdinen inguruan: lerra kirolak (eskia, surf), zirkoa, natura, zaldia, abenturak, hegoaldeko gazteekin topaketak etb. Egonaldi gehienak Ipar Euskal Herrian kokatuak dira, salbuespen batzuekin.

Uda Lekuk atxikimendu azkarra du egonaldientzat:


  • Euskararen ezagutza eta erabilpena azkartzeko mulgiltze osoa metodo egokiena baita, manera ludikoan
  • Pedagogikoki hedatu nahi ditugun baloreak egonaldietan azkarki bizitzen baitira (elkarbizitza, autonomia etb.)
  • Lurralde osoko haurrek parte hartzen ahal dutelako
  • Haurreri lurraldeko aberastasunak ezagutarazteko aukera ona baita (ondare, natura, kultura etb.)

Gurekin harremanetan sar:

segurtasun kodea
UDA LEKU

Egoitza nagusia

  • UDALEKU Elkartea
    Jeanne Peyré karrika, 2
    64100 Baiona

    Tel: 05 59 55 01 25


Gure bilguneak

Lapurdin kokatuak diren 4 bilgune ditugu. Bakoitzari buruzko xehetasun gehiagorako doakien atalera jo dezakezu.

baionako_bilgunea
Baionako Bilgunea

JP Brana eskola
André Harambillet etorbidea, 2

64100 Baiona

06 43 41 99 67

  • | |
biarritzeko_bilgunea
Biarritzeko Bilgunea

Reptou eskola publikoa
Larrepunte karrika

64200 Miarritze

06 86 73 84 08

  • | |
hendaiako_bilgunea
Hendaiako Bilgunea

Ikastola
Bigarena karrika, 9

64700 Hendaia

06 84 61 13 62

  • | |
itsasuko_bilgunea
Itsasuko Bilgunea

Eskola publikoa, Vicinal bidea, 3
64250 Itsasu

06 70 75 91 50

  • | |
uztaritzeko_bilgunea
Uztaritzeko Bilgunea

Heraitzeko eskola publikoa
Heraitzeko plazan

64480 Uztaritze

06 70 75 91 50

  • | |