FORMAKUNTZA TEMATIKOAK

Haurreri kalitatezko harrera proposatu ahal izateko animatzaile eta begiraleen formakuntza erregularra baitezpadakoa delako, Uda Leku-k formakuntza tematikoak proposatzen ditu.


Formakuntza gaiak

Gure formakuntza katalogoa sortzen ari gira. Horra formakuntza gai proposamen batzuk:

  • Animazio teknikak: adierazpen jokoak, joko kooperatiboak, mahain jokoak eta barneko jarduerak, kanpoko jokoak etb.
  • Euskarazko harrera eta animazioak: euskararen erabilpena sustatzeko jokoak, euskararen tokia proiektu pedagogikoan etb.
  • ...

Publikoa

Adingabekoekin lan egiten duten guzientzat: animatzaile, begirale, ama ikastolako laguntzaile, haurtzaindegietako langile etb. Formakuntzak euskaraz animatzen ditugunez, parte hartzaileek euskara maila egokia ukan behar dute formakuntza segitu ahal izateko.


Neurrizko formakuntzak

Uda Lekuk ikastaldi batzu antolatzen ditu gaia, data eta tokia aintzinetik finkatuz. Formakuntza horiek deneri idekiak dira, aintzinetik izena emanez.

Hala ta guztiz ere, egitura batentzat (elkarte, herriko etxe, etab.) barne formakuntza bat antolatu dezakegu, egituraren formakuntza beharreri erantzuteko.


Kalitate desmartxa

Uda Leku formakuntza organismo bezala deklaratua da Akitania Berriako prefetarenganik, 75640463464 zenbakipean.

Uda Leku, formakuntza profesionala jarraikiaren kalitateari doakion 2015-ko ekainaren 30-ko 2015-790 dekretua errespetatzea engaiatzen da. Formakuntza ekintzentzat, Uda Lekuk QUALIOPI kalitate zertifikazioa lortu du 2021-ko irailaren 29an.

QUALIOPI Kalitate zertifikazioak definitu irizpideak errespetatzea engaiatzen gira:

  • Formakuntza helburuen identifikatze zehatza eta publikoari egokitzapena
  • Harrera, segipen pedagogiko eta ebaluaketa dispositiboen egokitzapena
  • Baliabide pedagogiko eta teknikoen koherentzia formakuntza eskaintzari begira
  • Formatzaileen kalifikazioa eta formakuntza jarraikia
  • Formakuntza eskaintzari buruzko informatze baldintzak, epeak eta lortu emaitzak partekatzea
  • Ikastunen bilanen kontutan hartzea

QUALIOPI kalitate zertifikazioa dugunez, OPCO-en finantzamenduak lortu daitezke soldatadunei gure formakuntzak ordaintzeko.



Formakuntza eskaera batentzat edo xehetasun gehiagorentzat

gurekin harremanetan sartu: 06.65.22.60.41 - garapena@udaleku.eus


Ikastunek zer diote?

Ikastunen satisfakzio tasa: % 100*

Ikastunen % 100-ak gurekin berriz formatzeko gogoa luke*

Ikastunen %100- ak segitu duen formakuntza gomendatuko luke*

*2021-2022 urteko datuak (2023an formakuntza tematikorik ez)


Gurekin harremanetan sar:

segurtasun kodea
UDA LEKU

Egoitza nagusia

  • UDALEKU Elkartea
    Jeanne Peyré karrika, 2
    64100 Baiona

    Tel: 05 59 55 01 25


Gure bilguneak

Lapurdin kokatuak diren 4 bilgune ditugu. Bakoitzari buruzko xehetasun gehiagorako doakien atalera jo dezakezu.

baionako_bilgunea
Baionako Bilgunea

Jean Cavaillès eskola
Plantoun etorbidea, 2

64100 Baiona

06 43 41 99 67

  • | |
biarritzeko_bilgunea
Biarritzeko Bilgunea

Reptou eskola publikoa
Larrepunte karrika

64200 Biarritz

06 86 73 84 08

  • | |
hendaiako_bilgunea
Hendaiako Bilgunea

Ikastola
Bigarena karrika, 9

64700 Hendaia

06 84 61 13 62

  • | |
itsasuko_bilgunea
Itsasuko Bilgunea

Eskola publikoa, Vicinal bidea, 3
64250 Itsasu

06 70 75 91 50

  • | |
uztaritzeko_bilgunea
Uztaritzeko Bilgunea

Heraitzeko eskola publikoa
Heraitzeko plazan

64480 Uztaritze

06 70 75 91 50

  • | |