Noiztenkako animatzailearen kontratua zer da?
Hezkuntza engaiamendu kontratua, edo "contrat d'engagement éducatif (CEE)" delakoa, adingabeen harrera kolektiboetan noiztenka animatzaile edo zuzendari ardurak hartzen dituen pertsonei idekia da. Adibidez, bilgune edo egonaldi batean. Kontratu berezia da. Lan eskubideko arauetaz urruntzen da, bereziki lan denbora, pausa eta ordainketari doakionez.
CEE-ren baldintzak - irizpideak:
- Eguneko lansaria (guttienez 2,2 x SMIC horaire)
- Denboran mugatua: 80 egun gehienik urtean
- 48 oren lan gehienik astean
- 24 oren pausa segidan 7 egunero
- 11 oren pausa egunka (berezitasunak dira egonaldientzat)
Informazio gehiagorentzat CEE-ri buruz, hemen klikatu.





























