Animatzaile Izateko Gaitasun Agiria (A.I.G.A)

Animatzaile izateko gaitasun agiriak, noiztenka, (ez-profesional gisa), Harrera Kolektibo batean adingabekoen animatzen zilegiten du, engaiamendu herritar, sozial eta heziketa misio batean.



Norentzat eta zertarako?

Animazioan formatu nahi duen eta guttienez 16 urte dituen edozoin pertsonentzako agiria da (lehenen egunean).**


Helburuak

  • animatzaile funtzioa eta animazio taldean duen errola ezagutu;
  • haurren beharrak hobekiago ulertu;
  • zure hautu pedagogikoak definitu
  • animazio teknikak ezagutu eta haurren zerbitzuko egokitu;
  • zure adierazpen gaitasunak, iniziatiba eta ardura hartzeak garatu;
  • talde lana esperimentatu.

** Adingabekoekin edozoin funtzio betetzeko debekua dute:

- Ezgaitasun penala duten pertsonak (Familia eta akzio sozialeko kodigoko L. 133-6), beraz delitu batzueri lotua justiziako bilduma duten pertsonak;

- Prefetarengandik debeku edo kentze neurri administratiboa duten pertsonak (Familia eta akzio sozialeko kodigoko L. 227-10)


AIGA ibilbidea

  1. Oinarrizko ikastaldia (8 egun)
  2. Ikastaldi praktikoa (14 egun guttienez) DDCS zerbitzuetan deklaratua den frantses lurraldeko egitura batean. Bi partetan gehienik egin daiteke, epe baten iraupen laburrena: 4 egun
  3. Sakontze ikastaldia (6 egun)

edo

  1. Kalifikazio ikastaldia (8 egun): bainu-begirale, bela, canoë-kayak, motor-aisialdi jarduerak.

Formakuntzak ezin du 30 hilabete pasa (salbu derogazioa), 18 hilabete gehienik oinarrizko ikastaldi eta pratikaren artean.

Info gehiagorentzat AIGA-ri buruz: http://www.jeunes.gouv.fr/bafa-bafd


AIGA Uda Lekun

Gure AIGA ikastaldietan atxemanen duzu: 

  • Barnategia: animazioan baitezpadakoa den talde biziaren esperientzia egiteko aukera ezin hobea baita. Barnategiak, talde dinamika eta Euskararen erabilpena azkartzen ditu ere.
  • Euskara: euskaraz (edo elebidunez) animatzen gai izateko, euskaraz formatzea baitezpadakoa delako, formakuntza denborak euskaraz animatuak izanen dira.
  • Hogei bat ikasle gehienik: elkar ezagutza, talde dinamika eta ikastaldiaren antolaketa errazteko, talde ertaina egokia iruditzen zaigulako
  • Animazio arloan esperientzia duen formatzaile taldea: erregularki animatzaile edota zuzendari diren formatzaileak, problematika eta praktika eguneratuak partekatzeko gaitasuna ukateko. Uda Lekuk, formatzaileen formakuntza erregularra segurtzatzen du.

Beste:

  • Laguntza ikastaldi pratikoa atxemateko
  • Diru laguntzei buruzko informazioa
  • Ordainketa errazteko aukera (ordainketa zatitua)
  • Ikastaldi praktikoa gure elkartean egiteko aukera ukan dezakezu (baldintzapean)

Izena emateko baldintzak eta urratsak

  1. 16 urteak beteak izatea formakuntzaren lehen egunean.
  2. http://www.jeunes.gouv.fr/bafa-bafd gunean soslaia sortu. KASU! Lortuko duzun erabiltzaile kodea zure formakuntza osoan beharko duzu. Kodea eta pasa hitza atxiki!
  3. Izen emate fitxa osatu eta nortasun agiriaren kopia + arresekin batera UDA LEKU-ra bidali iezaiguzu postaz edo garapena@udaleku.eus helbidera.
  4. Ikastaldian parte hartu!

Xehetasun gehiagorentzat gurekin harremanetan sar!


Parte hartzaile kopurua

10 eta 25 parte hartzaileren artean, formakuntza gaiaren arabera.


Ikastunek zer diote?

Ikastunen iritzia

*2023 urteko AIGA ikastunak

Ikastun kopurua: 33

Inkestei erantzun tasa: %97 (32 erantzun)

Satisfakzio orokor tasa: % 100

Ikastunen % 100-ak gurekin berriz formatzeko gogoa luke

Ikastunen %100- ak segitu duen formakuntza gomendatuko luke

2024ko otsailean eguneratua


Gurekin harremanetan sar:

segurtasun kodea
UDA LEKU

Egoitza nagusia

  • UDALEKU Elkartea
    Jeanne Peyré karrika, 2
    64100 Baiona

    Tel: 05 59 55 01 25


Gure bilguneak

Lapurdin kokatuak diren 4 bilgune ditugu. Bakoitzari buruzko xehetasun gehiagorako doakien atalera jo dezakezu.

baionako_bilgunea
Baionako Bilgunea

Jean Cavaillès eskola
Plantoun etorbidea, 2

64100 Baiona

06 43 41 99 67

  • | |
biarritzeko_bilgunea
Biarritzeko Bilgunea

Reptou eskola publikoa
Larrepunte karrika

64200 Biarritz

06 86 73 84 08

  • | |
hendaiako_bilgunea
Hendaiako Bilgunea

Ikastola
Bigarena karrika, 9

64700 Hendaia

06 84 61 13 62

  • | |
itsasuko_bilgunea
Itsasuko Bilgunea

Eskola publikoa, Vicinal bidea, 3
64250 Itsasu

06 70 75 91 50

  • | |
uztaritzeko_bilgunea
Uztaritzeko Bilgunea

Heraitzeko eskola publikoa
Heraitzeko plazan

64480 Uztaritze

06 70 75 91 50

  • | |