Negu Leku egonaldiak

Uda Lekuk proposatzen dituen neguko egonaldiak 9 urte baino gehiago dituzten haurreri zuzenduak dira, eskolatuak badira: Ikastolan, eskola elebidun pribatuan edo eskola publikoan. Eskia praktikatzeko aukera ematea baino gehiago, guretzat, egonaldiaren lehentasuna haurreri opor goxoak taldean eta euskaraz biziaraztea da.


Historiko ttipi bat

Jatorriz, "Uda Lekuko laguntzaileak" deitutako Seaskako komisioak udako opor garaietan egonaldiak antolatzen zituen, ingurumen ez euskalduna zuten haurrek hutsunerik ukan ez zezaten.

1983an komisio hau elkarte bilakatu da UDA LEKU izenean, helburua izanki euskarazko aisialdi ezberdinak antolatzea (egonaldiak, bilguneak eta beste animazio ezberdinak) urte osoan zehar haur euskaldun guzientzat.

Urtez urte, Uda Leku lurraldeko familien behar eta nahieri egokitu da, aktibitate aniztasuna proposatuz.

Gaur egun, egonaldiak neguan zein udan antolatzen ditugu, 6-15 urte arteko haur eta gazteentzat, gai ezberdinen inguruan: lerra kirolak (eskia, surf), zirkoa, natura, zaldia, abenturak, hegoaldeko gazteekin topaketak etb. Egonaldi gehienak Ipar Euskal Herrian kokatuak dira, salbuespen batzuekin.

Uda Lekuk atxikimendu azkarra du egonaldientzat:

  • Euskararen ezagutza eta erabilpena azkartzeko mulgiltze osoa metodo egokiena baita, manera ludikoan
  • Pedagogikoki hedatu nahi ditugun baloreak egonaldietan azkarki bizitzen baitira (elkarbizitza, autonomia etb.)
  • Lurralde osoko haurrek parte hartzen ahal dutelako
  • Haurreri lurraldeko aberastasunak ezagutarazteko aukera ona baita (ondare, natura, kultura etb.)

Negu Leku-n izena emaiteko

  • Tokia gordetzeko aurre izen emate fitxa bete (eskuorriaren gibelean), erresak (80€) eta bazkide karta (16€/familia)-ren ordainketarekin batera postaz bidali.
  • Haurraren tokia gordea dela baieztatuko dizugularik (e-postaz), izena emateko 3 fitxategiak jaitsi, osatu eta postaz edo e-postaz bidali iezaizkiguzu behar diren dokumentuekin:
  • Osasun liburuxkan agertzen diren derigorrezko txertoen kopia (DTP...)
  • Lurraldetik ateratzeko baimena izenpetzen duenaren nortasun agiriaren kopia
  • Diru laguntzen agiriak (CAF, MSA, Euskal Haziak...)
  • Eritasun edo alergientzat Harrera Indibidualizatuaren Protokoloa

Izena emateko fitxategiak


Fitxa administratiboa (Negu Leku)

Lurraldetik ateratzeko baimena

Osasun fitxa

Betetzekoak eta aukeratutako bilgunera igortzekoak

Gurekin harremanetan sar:

segurtasun kodea
UDA LEKU

Egoitza nagusia

  • UDALEKU Elkartea
    Jeanne Peyré karrika, 2
    64100 Baiona


Gure bilguneak

Lapurdin kokatuak diren 4 bilgune ditugu. Bakoitzari buruzko xehetasun gehiagorako doakien atalera jo dezakezu.

baionako_bilgunea
Baionako Bilgunea

Jean Cavaillès eskola
Plantoun etorbidea, 2

64100 Baiona

  • | |
biarritzeko_bilgunea
Biarritzeko Bilgunea

Reptou eskola publikoa
Larrepunte karrika

64200 Biarritz

  • | |
hendaiako_bilgunea
Hendaiako Bilgunea

Ikastola
Bigarena karrika, 9

64700 Hendaia

  • | |
uztaritzeko_bilgunea
Uztaritzeko Bilgunea

Heraitzeko eskola publikoa
Heraitzeko plazan

64480 Uztaritze

  • | |