Uztaritze bilgune

Uztaritzeko bilgunea 2017 urtean ideki dugu. Opor garaietan idekia, amaeskola eta lehen mailako haurrak errezibitzen ditugu, ikastola, eskola elebidun pribatu zein eskola elebidun publikotik. Bilgunea Heraitzeko eskola publikoan kokatua da. 48 haur tokiko bilgune honetan, 24 toki dira 6 urtepeko haurrentzat eta beste 24 toki 6-11 urtekoentzat.


Idekitze orduak

Uztaritzeko bilgunea opor garaietan idekia da 7:30-tik 18:30 ra

uztaritzeko_bilgunea
Uztaritzeko Bilgunea

Heraitzeko eskola publikoa
Heraitzeko plazan

64480 Uztaritze

    | |

Izen emate baldintzak

Urteko izen emate txostena osatua eta zuzendariari itzulia izan behar da, galdetuak diren dokumentuekin (ikus bazterrean). Txostena osatua delarik, egunak gorde daitezke:

· Oporrentzat ttikientzat: berantenik oporrak hasi baino aste bat lehenago, asteazkenean 9:00tan

· Udako oporrentzat: berantenik hautatutako astea hasi baino 7 egun lehenago.

Epea pasa eta, erreserbatutako egunak ordaindu behar dira.

Haurren zainketa modu bat izateaz gain, gure bilguneak egiazko heziketa eta animazio gune izatea nahi dugu. Opor garaietan, haurrak astean hiru egunez bederen etortzea eskatzen dugu, haurra taldean integratzea errazteko, animazio proiektuetan haren inplikazioa sustatzeko eta euskararen erabilpena azkartzeko.


Animazio taldea

Zuzendari/animatzaile: Maialen FAUTHOUX


Zuzendari orde/animatzaile: - Naia ARBURUA, Lore LARRALDE

Haur kopuruen arabera, noiztenkako animatzaileek taldea osatzen dute.


Prezioak

Uda Leku-ko urteko kide-saria 20€-koa da familiarentzat (urteko lehen fakturan gehitua automatikoki).

Aisialdiko harreren prezioak izen emate denboran kalkulatuak dira, familiaren irabazien arabera, egunka edo prezio finkoan:

Familia kozientea (CAF) Egun1/haur 1 Asteko prezio finkoa (5 egun) Asteazkenak (egun erdia)
0 >349 10€ 40€ 6€
350>429 12€ 48€ 8€
430>650 14€ 56€ 9€
651>1.500 16€ 64€ 10€
>1.500 18€ 72€ 11€

3. haurrarentzat (eta ondokoentzat) eguneko prezioa %50-ez apaltzen da.

Faktura hilabeteka errezibituko duzue eta ordainketa kentze-automatikoz egiten da. Faktura ez da aldatua izanen diru laguntza ziurtagiriak ez badituzue epeetan eman (CAFren "denbora libre laguntza" etb.). Laguntza horiek ondoko fakturatik aintzina kontutan hartuak izanen dira.

7 urtez beherako haurrentzat, aisialdi zentroen fakturak zure zergetatik desgrabatzen ahal dira. Enpresa-komite batzuek ere dirulaguntzak ematen ahal dituzte. Horretarako, behar diren presentzia-ziurtagiriak egituraren zuzendariari eskatu behar zaizkio.

Ordaindu beharrekoa ordaindu gabe dutenei zerbitzua erabiltzea debekatzen ahalko zaie, abisatu ondoren.


Egun tipoa


7:30-9:30

Harrera denbora – Joko libreak

9:30-10:00

Goizeko askaria (Uda Lekuk emana)

Eguneko animazioen hautaketa – taldeen osaketa

10:00-11:30

Animazioak taldeka edota tailerka

11:45-13:00

Bazkari denbora talde haundian edo txandaka (haur kopuruen arabera)

13:00-14:00

Lasai denbora edo pausa denbora nahi dutenentzat (iratzarri arte)

14:30-16:00

Animazioak taldeka edo tailerka

Loaldia nahi dutenentzat

16:00-16:30

Askaria – egunaren bilana

(Uda Lekuk emana)

16:30-18:30

Harrera denbora – Joko libreak


Bilgune batean izena emateko fitxategiak


Barne araudia

Fitxa administratiboa 2024

Osasun fitxa

SEPA fitxa

Betetzekoak eta aukeratutako bilgunera igortzekoak

Gurekin harremanetan sar:

segurtasun kodea
UDA LEKU

Egoitza nagusia

  • UDALEKU Elkartea
    Jeanne Peyré karrika, 2
    64100 Baiona

    Tel: 05 59 55 01 25


Gure bilguneak

Lapurdin kokatuak diren 4 bilgune ditugu. Bakoitzari buruzko xehetasun gehiagorako doakien atalera jo dezakezu.

baionako_bilgunea
Baionako Bilgunea

Jean Cavaillès eskola
Plantoun etorbidea, 2

64100 Baiona

06 43 41 99 67

  • | |
biarritzeko_bilgunea
Biarritzeko Bilgunea

Reptou eskola publikoa
Larrepunte karrika

64200 Biarritz

06 86 73 84 08

  • | |
hendaiako_bilgunea
Hendaiako Bilgunea

Ikastola
Bigarena karrika, 9

64700 Hendaia

06 84 61 13 62

  • | |
itsasuko_bilgunea
Itsasuko Bilgunea

Eskola publikoa, Vicinal bidea, 3
64250 Itsasu

06 70 75 91 50

  • | |
uztaritzeko_bilgunea
Uztaritzeko Bilgunea

Heraitzeko eskola publikoa
Heraitzeko plazan

64480 Uztaritze

06 70 75 91 50

  • | |