Hendaia bilgunea

Hendaiako bilgunea 2001 urtean ideki genuen. Urte osoan idekia, amaeskola eta lehen mailako haurrak errezibitzen ditugu, ikastola, eskola elebidun pribatu zein eskola elebidun publikotik. Bilgunean Gurea Ikastoalan kokatua da. 68 haur tokiko bilgune honetant, 32 toki dira 6 urtepeko haurrentzat eta beste 36 toki 6-11 urtekoentzat.


Idekitze orduak

Asteazkenetan eta opor garaietan idekia da 7:45tik 18:00etara

Asteazkenetan, haurrak egun erdiz etor daitezke.

hendaiako_bilgunea
Hendaiako Bilgunea

Ikastola
Bigarena karrika, 9

64700 Hendaia

    | |

Izen emate baldintzak

Urteko izen emate txostena osatua eta zuzendariari itzulia izan behar da, galdetuak diren dokumentuekin (ikus bazterrean). Txostena osatua delarik, egunak gorde daitezke.

Asteazkenentzat, izena eman edo kendu behar da astelehena 17:00-ak aintzin berantenik. Epea pasa eta, erreserbatutako egunak ordaindu behar dira.

Oporrentzat izena eman edo kendu behar da oporrak hasi baino aste bat lehenago berantenik. Epea pasa eta, erreserbatutako egunak ordaindu behar dira.

Haurren zainketa modu bat izateaz gain, gure bilguneak egiazko heziketa eta animazio gune izatea nahi dugu. Opor garaietan, haurrak astean hiru egunez bederen etortzea eskatzen dugu, haurra taldean integratzea errazteko, animazio proiektuetan haren inplikazioa sustatzeko eta euskararen erabilpena azkartzeko.


Animazio taldea

Zuzendari/animatzaile: Xabier MANTEROLA eta Jokin LAMOTHE

Zuzendari orde/animatzaile: Koldo RODRIGUEZ, Jon URRUTY, Edurne OSTERIZ

Haur kopuruen arabera, noiztenkako animatzaileek taldea osatzen dute, asteazken eta oporretan.


Prezioak

Uda Leku-ko urteko kide-saria 20€-koa da familiarentzat (urteko lehen fakturan gehitua automatikoki).

Aisialdiko harreren prezioak izen emate denboran kalkulatuak dira, familiaren irabazien arabera, egunka edo prezio finkoan:

Familia kozientea (CAF) Egun1/haur 1 Asteko prezio finkoa (5 egun) Asteazkenak (egun erdia)
0 >349 10€ 40€ 6€
350>429 12€ 48€ 8€
430>650 14€ 56€ 9€
651>1.500 16€ 64€ 10€
>1.500 18€ 72€ 11€

3. haurrarentzat (eta ondokoentzat) eguneko prezioa %50-ez apaltzen da.

Faktura hilabeteka errezibituko duzue eta ordainketa kentze-automatikoz egiten da. Faktura ez da aldatua izanen diru laguntza ziurtagiriak ez badituzue epeetan eman (CAFren "denbora libre laguntza" etb.). Laguntza horiek ondoko fakturatik aintzina kontutan hartuak izanen dira.

7 urtez beherako haurrentzat, aisialdi zentroen fakturak zure zergetatik desgrabatzen ahal dira. Enpresa-komite batzuek ere dirulaguntzak ematen ahal dituzte. Horretarako, behar diren presentzia-ziurtagiriak egituraren zuzendariari eskatu behar zaizkio.

Ordaindu beharrekoa ordaindu gabe dutenei zerbitzua erabiltzea debekatzen ahalko zaie, abisatu ondoren.


Egun tipoa

  • 7:45-9:30

    Harrera denbora – Joko libreak

  • 9:30-10:00

    Goizeko askaria (Uda Lekuk emana)

    Eguneko animazioen hautaketa – taldeen osaketa

  • 10:00-11:30

    Animazioak taldeka edota tailerka

  • 11:45-13:00

    Bazkari denbora talde haundian edo txandaka (haur kopuruen arabera)

  • 13:00-14:30

    Lasai denbora edo pausa denbora nahi dutenentzat (iratzarri arte)

  • 14:30-16:00

    Animazioak taldeka edo tailerka

    Loaldia nahi dutenentzat

  • 16:00-16:30

    Askaria – egunaren bilana

    (Uda Lekuk emana)

  • 16:30-18:00

    Harrera denbora – Joko libreak


Izena emateko fitxategiak


Barne araudia

Fitxa administratiboa (2019)

Osasun fitxa

SEPA fitxa

Betetzekoak eta aukeratutako bilgunera igortzekoak

Gurekin harremanetan sar:

segurtasun kodea
UDA LEKU

Egoitza nagusia

  • UDALEKU Elkartea
    Jeanne Peyré karrika, 2
    64100 Baiona


Gure bilguneak

Lapurdin kokatuak diren 4 bilgune ditugu. Bakoitzari buruzko xehetasun gehiagorako doakien atalera jo dezakezu.

baionako_bilgunea
Baionako Bilgunea

Jean Cavaillès eskola
Plantoun etorbidea, 2

64100 Baiona

  • | |
biarritzeko_bilgunea
Biarritzeko Bilgunea

Reptou eskola publikoa
Larrepunte karrika

64200 Biarritz

  • | |
hendaiako_bilgunea
Hendaiako Bilgunea

Ikastola
Bigarena karrika, 9

64700 Hendaia

  • | |
uztaritzeko_bilgunea
Uztaritzeko Bilgunea

Heraitzeko eskola publikoa
Heraitzeko plazan

64480 Uztaritze

  • | |