Baionako bilgunea Uda Lekuko bilgune zaharrena da. Urte osoan idekia da eta amaeskola nahiz lehen mailako haurrak errezibitzen ditugu, ikastola, eskola elebidun pribatu zein eskola elebidun publikotik. Gaur egun Jean Cavaillès eskola publikoan kokatua da. 68 haur tokiko bilgune honetan 32 toki daude 6 urtepeko haurrentzat eta beste 36 toki 6-11 urtekoentzat.
Urteko izen emate txostena osatua eta zuzendariari itzulia izan behar da, galdetuak diren dokumentuekin (ikus bazterrean). Txostena osatua delarik, egunak gorde daitezke.
Asteazkenentzat, izena eman edo kendu behar da astelehena 17:00-ak aintzin berantenik. Epea pasa eta, erreserbatutako egunak ordaindu behar dira.
Oporrentzat izena eman edo kendu behar da oporrak hasi baino aste bat lehenago berantenik. Epea pasa eta, erreserbatutako egunak ordaindu behar dira.
Haurren zainketa modu bat izateaz gain, gure bilguneak egiazko heziketa eta animazio gune izatea nahi dugu. Opor garaietan, haurrak astean hiru egunez bederen etortzea eskatzen dugu, haurra taldean integratzea errazteko, animazio proiektuetan haren inplikazioa sustatzeko eta euskararen erabilpena azkartzeko.
Zuzendari/animatzaile: Maialen FAUTHOUX
Zuzendari orde/animatzaile: Elena OTHONDO, Jokin LAMOTHE
Haur kopuruen arabera, noiztenkako animatzaileek taldea osatzen dute, asteazken eta oporretan.
Uda Leku-ko urteko kide-saria 20€-koa da familiarentzat (urteko lehen fakturan gehitua automatikoki).
Aisialdiko harreren prezioak izen emate denboran kalkulatuak dira, familiaren irabazien arabera, egunka edo prezio finkoan:
Familia kozientea (CAF) | Egun1/haur 1 | Asteko prezio finkoa (5 egun) | Asteazkenak (egun erdia) |
---|---|---|---|
0 >349 | 10€ | 40€ | 6€ |
350>429 | 12€ | 48€ | 8€ |
430>650 | 14€ | 56€ | 9€ |
651>1.500 | 16€ | 64€ | 10€ |
>1.500 | 18€ | 72€ | 11€ |
3. haurrarentzat (eta ondokoentzat) eguneko prezioa %50-ez apaltzen da.
Faktura hilabeteka errezibituko duzue eta ordainketa kentze-automatikoz egiten da. Faktura ez da aldatua izanen diru laguntza ziurtagiriak ez badituzue epeetan eman (CAFren "denbora libre laguntza" etb.). Laguntza horiek ondoko fakturatik aintzina kontutan hartuak izanen dira.
7 urtez beherako haurrentzat, aisialdi zentroen fakturak zure zergetatik desgrabatzen ahal dira. Enpresa-komite batzuek ere dirulaguntzak ematen ahal dituzte. Horretarako, behar diren presentzia-ziurtagiriak egituraren zuzendariari eskatu behar zaizkio.
Ordaindu beharrekoa ordaindu gabe dutenei zerbitzua erabiltzea debekatzen ahalko zaie, abisatu ondoren.
7:30-9:30
Harrera denbora – Joko libreak
9:30-10:00
Goizeko askaria (Uda Lekuk emana)
Eguneko animazioen hautaketa – taldeen osaketa
10:00-11:30
Animazioak taldeka edota tailerka
11:45-13:00
Bazkari denbora talde haundian edo txandaka (haur kopuruen arabera)
13:00-14:30
Lasai denbora edo pausa denbora nahi dutenentzat (iratzarri arte)
14:30-16:00
Animazioak taldeka edo tailerka
Loaldia nahi dutenentzat
16:00-16:30
Askaria – egunaren bilana
(Uda Lekuk emana)
16:30-18:30
Harrera denbora – Joko libreak
Lapurdin kokatuak diren 4 bilgune ditugu. Bakoitzari buruzko xehetasun gehiagorako doakien atalera jo dezakezu.