Data & pezioak
2026-ko otsailaren 8-tik 13-ra
QF < 1500 = 500 €
QF >1500 = 590 €
Negu betean mendiaz eta eskiaz euskaraz gozatzeko aukera ematen duen egonaldia da Negu Leku. Goiz guziz, eski kurtsoak proposatuak dira gazteeri, erakasle profesionalengandik. Arratsaldetan, gogoen eta eguraldiaren arabera, berriz pisten gainean lerratzeko edo beste animazio batzu bizitzeko aukera izango da.
2026-ko otsailaren 8-tik 13-ra
QF < 1500 = 500 €
QF >1500 = 590 €
Urte guziz bezala, El Aguila aterpeak eskaintzen duen kuadro goxoaz baliatuko du taldeak. Aterpetxe osoa Uda Lekuko tadearentzat erreserbatua denez, gazte eta animatzaileek espazio guziak erabiltzen ahalko dituzte. 7 pertsona gehienik izanen dira logeletan, protokoloen errespetuan.
Lehen mailako 4.& 5. urtekoak eta kolegioko 6. -ak: 24 toki
Kolegioko 5., 4. eta 3.-ak: 24 toki
Ahal dugun neurrien, neska eta mutikoen arteko oreka zainduko dugu.
Indarrean den legediaren arabera: Zuzendari bat (ZIGA-duna) eta 6 animatzaile (AIGA-dun edo baliokide).
Goizetako eski kurtsoak Candachu-ko eski-tokiko profesionalek segurtatuko dituzte.
Gure egonaldietan euskara komunikatzeko hizkuntza da. Astean zehar, haur bakoitzaren hizkuntza gaitasuna garatzea dugu helburutzat; elkar bizitza momentu desberdinen bitartez eta proposatuko ditugun akitibitate eta jokoen bitartez.
Gure egonaldietan, euskara eskolatik eta famili guneetatik kanpo erabiltzeko parada eskaintzen dugu. Euskaraz jostatu, irri egin, jan, amestu,⦠hots, euskaraz biziko gira aste oso batez!
Aktibitateeri bezain bat, gazte bakoitzaren izatearen errespetuari, talde giroari eta elkar bizitzari garrantzia handia ematen dugu gure egonaldietan. Haur eta gazte bakoitzaren nortasuna kontutan hartuz, talde dinamika goxoa piztea eta biziaraztea dugu helburu nagusi. Bakoitzaren erritmoa errespetatzeko asmoz, goizetan eta gauetan, iratzartzeko eta oheratzeko denbora tarte bat proposatzen dugu. Ahal den heinean, Covid protokoloen errespetuan, gazteen parte hartze aktiboa bultzatzen dugu, espazioaren antolaketan eta garbiketan, apairuentzat mahaia prestatzean eta biltzean, lo gelen garbitasunean⦠Animazio eta aktibitateen antolaketan ere haur eta gazteek proposamenak egiteko eta iritzia partekatzeko aukera dute.
Eskiaz gain, animazioak ere antolatuak izanen dira gazteentzat eta gazteekin: barneko joko, mahai- joko,... Gazte bakoitzaren nahiak eta beharrak kontutan hartzen ditugu. Arrats guziz, nahi duten gazteentzat gaubela bat proposatua izanen daâ¦. Oporrak direlako!
Egonaldi honentzat izena emateko epea amaitua da baina gerta liteke lekuren bat libre izatea oraindik. Gurekin harremanetan sar zintezke horren ziurtatzeko: +33(0)5 59 55 01 25
Lapurdin kokatuak diren 4 bilgune ditugu. Bakoitzari buruzko xehetasun gehiagorako doakien atalera jo dezakezu.