Elkartearen xedea
Aisialdien bitartez euskararen sustatzea da Uda lekuren misioa
Haurreri, gazteeri, baita ere heldueri, heuren gaitasunez ohartzeko bidea eskaintzen die, heuren nortasunaren garatzeko eta herritar eragile izateko prestakuntza emanez. Gazte euskaldunentzat, gazte eta herrikoi hezkuntzarako jarduerak garatzen ditu bereziki.Bestalde, bere langile egonkor eta aldikakoen formakuntza segurtatzen du.
Jarduera bat edo gehiago partekatzen duten beste elkarte batzuk bil ditzake.
Uda leku laikoa da, erran nahi baita, norberaren uste sendoak errespetatzen dituela.
Edozein alderdiri edo sinesteri lotzea debekaturik dago.
Orori irekirik dago, bereizkuntzarik gabe.
Zuzendaritza instantzietara heltzea, berdinki sustatzen du, izan gizon, emazte edo gazte.





























