Aterpea
Samatzeko laku bazterrean berean instalatuko ditugu gure oihal etxeak. 2-3 pertsonako oihal-etxolak ditugu. Eguraldi biziki txarra balitz, ondoko aterpe bat erabiltzen ahalko da, haur eta animatzaileek sekuritatean lo egin dezaten.
Zatoz esperientzia berri baten bizitzera Zamatzeko aintziran. Bertan, itsas bela iniziazio 4 kurtso proposatuak izanen dira (2 ordukoak), aintzirako bizimoduari lotuak diren beste aktibitate eta joko asko eginen dituzue.
Ez da kirol esperientziarik behar, helburu nagusia ongi pasatzea da, urarekiko konfiantza hartzea eta itsas belaren oinarriak goxoki ikastea, opor giro goxo batean, naturan eta segurtasunean.
Samatzeko laku bazterrean berean instalatuko ditugu gure oihal etxeak. 2-3 pertsonako oihal-etxolak ditugu. Eguraldi biziki txarra balitz, ondoko aterpe bat erabiltzen ahalko da, haur eta animatzaileek sekuritatean lo egin dezaten.
2026-ko Uztailaren 19-tik 24-ra, igande goizetik ostirala arratsaldera.
QF < 1500 = 380 €
QF >1500 = 430 €
Gure egonaldietan euskara komunikatzeko hizkuntza da. Astean zehar, haur bakoitzaren hizkuntza gaitasuna garatzea dugu helburutzat; elkar bizitza momentu desberdinen bitartez eta proposatuko ditugun akitibitate eta jokoen bitartez.
Gure egonaldietan, euskara eskolatik eta famili guneetatik kanpo erabiltzeko parada eskaintzen dugu. Euskaraz jostatu, irri egin, jan, amestu,⦠hots, euskaraz biziko gira aste oso batez!
Egonaldiaren aktibitate nagusien osagarri, hainbat gauza egiteko aukera dute haurrek: mahain jokoak, eskulanak, kanpoko jolasak, atsedenak,... Haur bakoitzaren nahiak eta beharrak kontutan hartzen ditugu. Arrats guziz, nahi duten haurrentzat gaubela bat proposatua izanen da... Oporrak direlako!
Aktibitaeeri bezain bat, haur bakoitzaren izatearen errespetuari, talde giroari eta elkar bizitzari inportantzia haundia ematen dugu gure egonaldietan. Haur bakoitzaren nortasuna kontutan hartuz, talde dinamika goxoa piztea eta biziaraztea dugu helburu nagusi. Bakoitzaren erritmoa errespetatzeko asmoz, goizetan eta gauetan, atzartzeko eta oheratzeko denbora tarte bat proposatzen dugu. Haurren parte hartze aktiboa bultzatzen dugu, kanpamenduaren antolaketan eta bizian: espazioaren antolaketan eta garbiketan, apairuen prestaketan, oihal-etxolen garbitasunean... Animazio eta aktibitateen antolaketan ere haurrek haien proposamenak egiteko eta iritzia partekatzeko aukera dute.
14 eta 24 gazteren artean.
Indarrean den legediaren arabera: Zuzendari bat (ZIGA-dun edo baliokide) eta 3 animatzaile (AIGA-dun edo baliokide).
Egonaldi honentzat lekurik ez dago gehiago!
Lapurdin kokatuak diren 4 bilgune ditugu. Bakoitzari buruzko xehetasun gehiagorako doakien atalera jo dezakezu.