Aterpea
Idauze Mendi-ko Karrikia Landetxeak eskaintzen duen kuadro goxoa ezin hobea ikusten dugu artisten egonaldi honentzat. Aterpeak berak eta inguruek posibilitate asko eskaintzen dituzte taldeari opor goxoak biziarazteko!
Zure antzerkilari talentua deskubritu nahi duzu edo partekatu nahi diguzu? Kantua edota dantza nahiago dituzu? zendako ez denetarik egin? Egonaldi hau zaren artistarentzat egina da! Denok talentuak ditugu eta zurea deskubritu nahi dugu! Gurekin irri eta jolasteko prest? Goazen kabaret ikusgarri baten prestatzera denek elgarrekin!
Idauze Mendi-ko Karrikia Landetxeak eskaintzen duen kuadro goxoa ezin hobea ikusten dugu artisten egonaldi honentzat. Aterpeak berak eta inguruek posibilitate asko eskaintzen dituzte taldeari opor goxoak biziarazteko!
2026-ko Uztailaren 19-tik 24-ra, igande goizetik ostirala arratsaldera.
QF < 1500 = 260 €
QF >1500 = 310 €
Gure egonaldietan euskara komunikatzeko hizkuntza da. Astean zehar, haur bakoitzaren hizkuntza gaitasuna garatzea dugu helburutzat; elkar bizitza momentu desberdinen bitartez eta proposatuko ditugun akitibitate eta jokoen bitartez.
Gure egonaldietan, euskara eskolatik eta famili guneetatik kanpo erabiltzeko parada eskaintzen dugu. Euskaraz jostatu, irri egin, jan, amestu,...hots, euskaraz biziko gira aste oso batez!
Egonaldiaren aktibitate nagusien osagarri, hainbat gauza egiteko aukera dute haurrek: mahain jokoak, eskulanak, kanpoko jolasak, atsedenak,... Haur bakoitzaren nahiak eta beharrak kontutan hartzen ditugu. Arrats guziz, nahi duten haurrentzat gaubela bat proposatua izanen da. Oporrak direlako!
Aktibitaeeri bezain bat, haur bakoitzaren izatearen errespetuari, talde giroari eta elkar bizitzari inportantzia haundia ematen dugu gure egonaldietan. Haur bakoitzaren nortasuna kontutan hartuz, talde dinamika goxoa piztea eta biziaraztea dugu helburu nagusi. Bakoitzaren erritmoa errespetatzeko asmoz, goizetan eta gauetan, atzartzeko eta oheratzeko denbora tarte bat proposatzen dugu. Haurren parte hartze aktiboa bultzatzen dugu, espazioaren antolaketan eta garbiketan, apairuentzat mahaia prestatzean eta biltzean, lo gelen garbitasunean. Animazio eta aktibitateen antolaketan ere haurrek haien proposamenak egiteko eta iritzia partekatzeko aukera dute.
14 eta 24 gazteren artean.
Indarrean den legediaren arabera: Zuzendari bat (ZIGA-dun edo baliokide) eta 3 animatzaile (AIGA-dun edo baliokide).
Egonaldi honentzat izena emateko epea amaitua da baina gerta liteke lekuren bat libre izatea oraindik. Gurekin harremanetan sar zintezke horren ziurtatzeko: +33(0)5 59 55 01 25
Lapurdin kokatuak diren 4 bilgune ditugu. Bakoitzari buruzko xehetasun gehiagorako doakien atalera jo dezakezu.