10 - Uhain'Art

10-uhain-art
  • Egunak: Uztailaren 19 (10:00) Uztailaren 24 (18:00)
  • Izena emateko epemuga: Apirilaren 19
  • Lekua: Hendaia (Lapurdi)
  • Publikoa: 5., 4., 3.

Itsas bazterreko aktibitateak eta ingurumena ezagutzeko aukera ematen duen egonaldia da hau. Surf kurtsoen bidez (1,5 ordu goizean), kostaldeko kirol famatua praktikatzeko aukera ematen diegu haur eta gazteeri. Baina itsas bazterrean ez da surf-a bakarrik! Beste hainbat aktibitate egin daitezke, natura eta ingurumena hobekiago ezagutuz, gozatzeko eta nola ez gehiago babesteko!


Nire haurraren izena eman nahi nuke

Aterpea

Txoko Les Deux Jumeaux kanpalekuan ditugu oihal-etxolak instalatuko. Itsas bazter-bazterrean eta surf eskolatik hurbil, kanpalekuak praktikotasun ainitz eskaintzen dizkigu.

3-4 pertsonako oihal-etxolak dira. Eguraldi biziki txarra bada, gure Hendaiako bilgunean lo egin dezakete haur eta animatzaileek.




Data & prezioak

2026-ko Uztailaren 19-tik 24-ra, igande goizetik ostirala arratsaldera.

QF < 1500 = 380 €

QF >1500 = 430 €



Euskara

Gure egonaldietan euskara komunikatzeko hizkuntza da. Astean zehar, gazte bakoitzaren hizkuntza gaitasuna garatzea dugu helburutzat; elkar bizitza momentu desberdinen bitartez eta proposatuko ditugun akitibitate eta jokoen bitartez.

Gure egonaldietan, euskara eskolatik eta famili guneetatik kanpo erabiltzeko parada eskaintzen dugu. Euskaraz jostatu, irri egin, jan, amestu,... hots, euskaraz biziko gira aste oso batez!



Aktibitate osagarriak

Egonaldiaren aktibitate nagusien osagarri, hainbat gauza egiteko aukera dute gazteek: mahain jokoak, eskulanak, kanpoko jolasak, atsedenak,... Gazte bakoitzaren nahiak eta beharrak kontutan hartzen ditugu. Arrats guziz, nahi duten gaztenetzat gaubela bat proposatua izanen da. Oporrak direlako!


Elkarbizitza

Aktibitaeeri bezain bat, gazte bakoitzaren izatearen errespetuari, talde giroari eta elkar bizitzari inportantzia haundia ematen dugu gure egonaldietan. Gazte bakoitzaren nortasuna kontutan hartuz, talde dinamika goxoa piztea eta biziaraztea dugu helburu nagusi. Bakoitzaren erritmoa errespetatzeko asmoz, goizetan eta gauetan, atzartzeko eta oheratzeko denbora tarte bat proposatzen dugu. Gazteen parte hartze aktiboa bultzatzen dugu, espazioaren antolaketan eta garbiketan, apairuentzat mahaia prestatzean eta biltzean, lo gelen garbitasunean. Animazio eta aktibitateen antolaketan ere gazteek haien proposamenak egiteko eta iritzia partekatzeko aukera dute.



Taldea

14 eta 24 gazteren artean.

Indarrean den legediaren arabera: Zuzendari bat (ZIGA-dun edo baliokide) eta 3 animatzaile (AIGA-dun edo baliokide).



Egonaldirako izen-emate eskaera


Egonaldi honentzat lekurik ez dago gehiago!

Gurekin harremanetan sar:

segurtasun kodea
UDA LEKU

Egoitza nagusia

  • UDALEKU Elkartea
    Jeanne Peyré karrika, 2
    64100 Baiona

    Tel: 05 59 55 01 25


Gure bilguneak

Lapurdin kokatuak diren 4 bilgune ditugu. Bakoitzari buruzko xehetasun gehiagorako doakien atalera jo dezakezu.

biarritzeko-bilgunea
Biarritzeko Bilgunea

Reptou eskola publikoa
Larrepunte karrika

64200 Biarritz

06 86 73 84 08

  • | |
hendaiako-bilgunea
Hendaiako Bilgunea

Ikastola
Bigarena karrika, 9

64700 Hendaia

06 84 61 13 62

  • | |
itsasuko-bilgunea
Itsasuko Bilgunea

Eskola publikoa, Vicinal bidea, 3
64250 Itsasu

06 70 75 91 50

  • | |
uztaritzeko-bilgunea
Uztaritzeko Bilgunea

Heraitzeko eskola publikoa
Heraitzeko plazan

64480 Uztaritze

06 70 75 91 50

  • | |