Aterpea
Egonaldi ibiltari honetan, egun guziz herriz eta beraz kanpalekuz aldatuko dugu, pirripiten erritmoan. 2-3 pertsonako oihal etxeetan lo eginen dute haurrek, Landesetako kostako kanpaleku ederreten!!
Landesak bizikletez deskubritzeko prest??
Zato lagunekin opor zoragarriak bizitzera! Pirripiten erritmoan, energiaz beteriko oporrak biziko dituzu, bizikleta eta natura aktibitateen artean.
Egonaldi paregabea, lagun arteko oroitzapenak sortzeko!!
Egonaldi hau maitatuko duzu! lagun arteko abentura politak eta pedalatzea maite baduzu!! Eta bai, txirindula gainean baituzu, Biscarosse-tik Baionara, Landesetako kostaldea deskubrituko! Landesetako hondartzak, eguzki sartzeak, ibilaldiak oihanean, bainuak! Eta gaubela zoragarriak bizitzeko aukera ezin hobea kanpalekuetan!!
Beraz zure bizikleta hartu eta zato gurekin!!!
Egonaldi ibiltariaren bidea:
Egonaldi ibiltari honetan, egun guziz herriz eta beraz kanpalekuz aldatuko dugu, pirripiten erritmoan. 2-3 pertsonako oihal etxeetan lo eginen dute haurrek, Landesetako kostako kanpaleku ederreten!!
2026-ko Uztailaren 5-tik 10-ra, igande goizetik ostirala arratsladera.
QF < 1500 = 380 €
QF >1500 = 430 €
Gure egonaldietan euskara komunikatzeko hizkuntza da. Astean zehar, haur bakoitzaren hizkuntza gaitasuna garatzea dugu helburutzat; elkar bizitza momentu desberdinen bitartez eta proposatuko ditugun akitibitate eta jokoen bitartez.
Gure egonaldietan, euskara eskolatik eta famili guneetatik kanpo erabiltzeko parada eskaintzen dugu. Euskaraz jostatu, irri egin, jan, amestu,... hots, euskaraz biziko gira aste oso batez!
Egonaldiaren aktibitate nagusien osagarri, hainbat gauza egiteko aukera dute haurrek: mahain jokoak, eskulanak, kanpoko jolasak, atsedenak,... Haur bakoitzaren nahiak eta beharrak kontutan hartzen ditugu. Arrats guziz, nahi duten haurrentzat gaubela bat proposatua izanen da. Oporrak direlako!
Aktibitaeeri bezain bat, haur bakoitzaren izatearen errespetuari, talde giroari eta elkar bizitzari inportantzia haundia ematen dugu gure egonaldietan. Haur bakoitzaren nortasuna kontutan hartuz, talde dinamika goxoa piztea eta biziaraztea dugu helburu nagusi. Bakoitzaren erritmoa errespetatzeko asmoz, goizetan eta gauetan, atzartzeko eta oheratzeko denbora tarte bat proposatzen dugu. Haurren parte hartze aktiboa bultzatzen dugu, espazioaren antolaketan eta garbiketan, apairuentzat mahaia prestatzean eta biltzean, lo gelen garbitasunean. Animazio eta aktibitateen antolaketan ere haurrek haien proposamenak egiteko eta iritzia partekatzeko aukera dute.
12 eta 16 haurren artean.
Indarrean den legediaren arabera: Zuzendari bat (ZIGA-dun edo baliokide) eta 4 animatzaile (AIGA-dun edo baliokide).
Egonaldi honentzat lekurik ez dago gehiago!
Lapurdin kokatuak diren 4 bilgune ditugu. Bakoitzari buruzko xehetasun gehiagorako doakien atalera jo dezakezu.