2- Ttarttalet-en abenturak

2-_ttarttalet-en_abenturak
  • Egunak: Uztailak 16 (10:00) Uztailak 21 (18:00)
  • Izena emateko epemuga: Apirilak 23
  • Lekua: Baigorri (Baigorri | Nafarroa Beherea)
  • Publikoa: 1. urtea (CP), 2. urtea (CE1)

Ttarttalet, Uda Lekuko laguna Baigorrira hurbiltzen zaigu!!!

Zato zu ere Ttarttaletekin batera, euskal mitologiako pertsonai guziekin jostatzera! Tartalo, Basajaun, Laminak, Galtzagorri, Zezengorri... zein da zure maiteena?!?

Euskal kultura ezagutzeko, baita irudimena eta sormena ere garatzeko egonaldi ezin hobea!!!

Nire haurraren izena eman nahi nuke

Aterpea

Baigorriko Oronozia aterpeak eskaintzen duen kuadro goxoa ezin hobea ikusten dugu etxetik lehen aldikotz joaten diren haurrentzat. Aterpeak berak eta inguruek posibilitate asko eskaintzen dituzte taldeari opor goxoak bizitzeko!



Data & prezioak

2023-ko Uztailaren 16-tik 21-ra

QF < 1500 = 260 €

QF >1500 = 310 €



Euskara

Gure egonaldietan euskara komunikatzeko hizkuntza da. Astean zehar, haur bakoitzaren hizkuntza gaitasuna garatzea dugu helburutzat; elkar bizitza momentu desberdinen bitartez eta proposatuko ditugun akitibitate eta jokoen bitartez.

Gure egonaldietan, euskara eskolatik eta famili guneetatik kanpo erabiltzeko parada eskaintzen dugu. Euskaraz jostatu, irri egin, jan, amestu,… hots, euskaraz biziko gira aste oso batez!



Aktibitate osagarriak

Egonaldiaren aktibitate nagusien osagarri, hainbat gauza egiteko aukera dute haurrek: mahain jokoak, eskulanak, kanpoko jolasak, atsedenak, … Haur bakoitzaren nahiak eta beharrak kontutan hartzen ditugu. Arrats guziz, nahi duten haurrentzat gaubela bat proposatua izanen da…. Oporrak direlako!


Elkarbizitza

Aktibitaeeri bezain bat, haur bakoitzaren izatearen errespetuari, talde giroari eta elkar bizitzari inportantzia haundia ematen dugu gure egonaldietan. Haur bakoitzaren nortasuna kontutan hartuz, talde dinamika goxoa piztea eta biziaraztea dugu helburu nagusi. Bakoitzaren erritmoa errespetatzeko asmoz, goizetan eta gauetan, atzartzeko eta oheratzeko denbora tarte bat proposatzen dugu. Haurren parte hartze aktiboa bultzatzen dugu, espazioaren antolaketan eta garbiketan, apairuentzat mahaia prestatzean eta biltzean, lo gelen garbitasunean. Animazio eta aktibitateen antolaketan ere haurrek haien proposamenak egiteko eta iritzia partekatzeko aukera dute.



Taldea

12 eta 24 haurren artean.

Indarrean den legediaren arabera: Zuzendari bat (ZIGA-dun edo baliokide) eta 3 animatzaile (AIGA-dun edo baliokide).



Egonaldirako izen-emate eskaera


Egonaldi honentzat lekurik ez dago gehiago!

Gurekin harremanetan sar:

segurtasun kodea
UDA LEKU

Egoitza nagusia

  • UDALEKU Elkartea
    Jeanne Peyré karrika, 2
    64100 Baiona

    Tel: 05 59 55 01 25


Gure bilguneak

Lapurdin kokatuak diren 4 bilgune ditugu. Bakoitzari buruzko xehetasun gehiagorako doakien atalera jo dezakezu.

baionako_bilgunea
Baionako Bilgunea

Jean Cavaillès eskola
Plantoun etorbidea, 2

64100 Baiona

06 43 41 99 67

  • | |
biarritzeko_bilgunea
Biarritzeko Bilgunea

Reptou eskola publikoa
Larrepunte karrika

64200 Biarritz

06 86 73 84 08

  • | |
hendaiako_bilgunea
Hendaiako Bilgunea

Ikastola
Bigarena karrika, 9

64700 Hendaia

06 84 61 13 62

  • | |
itsasuko_bilgunea
Itsasuko Bilgunea

Eskola publikoa, Vicinal bidea, 3
64250 Itsasu

06 70 75 91 50

  • | |
uztaritzeko_bilgunea
Uztaritzeko Bilgunea

Heraitzeko eskola publikoa
Heraitzeko plazan

64480 Uztaritze

06 70 75 91 50

  • | |